Debako Udalak ikuskaritza prozesu bat jarri du martxan

2015ko urriaren 16aDebako Udalak ikuskaritza prozesu bat jarri du martxan

Debako Udalak ikuskaritza prozesu bat hasi berri du. Udalaren gardentasuna erakutsi nahi da. Horretarako, BETEAN enpresari Udalaren ondare eta aurrekontuen gaineko ikuskaritza-txosten bat idazteko eskatu zaio. Txostena abendurako izatea aurreikusten da.

Auditoria honen xede nagusia herritarrei zin egindako gardentasuna bermatzea da, auditoreak bere lana bukatzean idatziko duen txostena ezagutzera emanez. Prozesu honen bitartez, modu zehatzago batean, honako hauen berri eman nahi dute Udal agintariek:

  • 2014 ekitaldiko ondare-egoera.
  • 2014 ekitaldiko aurrekontuen likidazioa.
  • 2015eko abenduaren 31ko aurrekontu-egoeraren aurreikuspena.

Enpresa honek ikuskaritza-lanak abendurako bukatuko dituela aurreikusten da, honela, Gabonetarako behin-betiko auditoria-txostena izango du Udalak eskuartean. Auditoria lanaren guztizko kostua 12.100 €-koa izango da (BEZa barne).

Emaitzak dituztenean, txostenaren berri emango dute; bai Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdiei, eta behin eta berriz aipaturiko gardentasunaren helburua betetzeko, herritarrei ere.