Debako Udalak ke detektagailuak instalatu ditu 75 urtetik gorako adinekoen 204 etxebizitzetan

2019ko urtarrilaren 30aDebako Udalak ke detektagailuak instalatu ditu 75 urtetik gorako adinekoen 204 etxebizitzetan

Pasa den irailean abiatu zuen Udalak adinekoen etxebizitzetarako suteen prebentzio kanpaina. Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako adinekoen etxebizitzetan segurtasun baldintzak aztertu dituzte, hauen zein gertuko bizilagunen babesa bermatu asmoz.

Pasa den irailean, Debako Udalak 75 urtetik gorako adinekoen etxebizitzetan suteak prebenitzeko zerbitzu bat jarri zuen martxan. Neurri horri esker, etxean gertatzen diren istripuei dagokienez kolektibo kaltebera kontsideratzen den talde hau babestu eta bere ongizate eta segurtasuna bermatzea bilatzen da.

Hortaz, udalerriko 225 etxebizitzetako su-arriskuen azterketa egin eta ke detektagailuak instalatu dituzte bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako adinekoen 204 etxebizitzetan.

Programa doakoa izan da bizilagunentzat, Udalak bere gain hartu baititu sortu diren kostuak. Guztira 22.796 euro izan dira, eta A tiempo servicios y prevencion enpresa izan da zerbitzuaren arduraduna.