Debako Udalak maiatzaren 4ean irekiko du famili kolunbarioen tasaren borondatezko ordainketa epea

2026ko apirilaren 15aDebako Udalak maiatzaren 4ean irekiko du famili kolunbarioen tasaren borondatezko ordainketa epea

Ordainketa epea maiatzaren 4tik ekainaren 5era bitarte egongo da zabalik, eta helbideratutako ordainagiriak automatikoki kobratuko dira maiatzeren 15ean. Edozein argibidetarako, herritarrek Udal Dirubilketa Zerbitzura jo dezakete 943 60 80 39 telefono zenbakira deituta.

2026ko maiatzaren 4tik ekainaren 5era arteko epealdian, biak barne, 2026. urteari dagokion famili kolunbarioen emakidaren tasaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Aurtengo apirilaren 24a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki-kutxaren kontu korrontean kobratuko dira zuzenean, 2026ko maiatzaren 15ean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga-helbidera bidaliko dira maiatzean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (bankuak, aurrezki-kutxak edo kreditu-kooperatibak) egin beharko da, horretarako ordainagiria aurkeztuta.

Maiatzaren 15era iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa (Portu kalea 1, behea).

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu ondoren ordainketa egin ez bada, zorra premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko da, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutze-interesak eta, hala badagokio, sortutako kostuak aplikatuko dira.

Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora; hau da, Udal Dirubilketa Zerbitzura.