Debako udalak Moria pertsona errefuxiatuen eremutik alde egin behar izan duten pertsonekiko elkartasuna adierazi du

2020ko irailaren 29aDebako udalak Moria pertsona errefuxiatuen eremutik alde egin behar izan duten pertsonekiko elkartasuna adierazi du

Europako errefuxiatuen esparrurik handiena den Morian izandako suteen ondorioz milaka pertsona sakabanatuta daude. COVID-19ak are gehiago okertu ditu pertsona hauen bizi baldintzak. Irailaren 24an Debako udalbatzak egindako ohiko osoko bilkuran elkartasuna adierazteko adierazpen instituzionala onartu zen aho batez.