Debako Udalak Sasiolarako bidea moztuta dagoela jakinarazi du, zuhaitz bat erori eta gero

2024ko martxoaren 8aDebako Udalak Sasiolarako bidea moztuta dagoela jakinarazi du, zuhaitz bat erori eta gero

● Deba eta Mutriku lotzen dituen oinezko bidea ere itxita dagoela gogorarazi du, orain egun gutxi izandako itsas denboraleak eragindako zuloa medio. Era berean, Artzabalgo marisma ere itxita dagoela jakinarazi du, bertako egurrezko egiturak duen egoera txarra dela eta.

Debako Udalak une honetan herrian dauden bide-mozketen berri eman du, debarren eta bisitarien segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

Sasiolarako bidea itxita

Sasiolara doan bide zaharra, Historiaurreko Bailararen barruan dagoena, itxita egongo da datozen egunetan. Ixte horren arrazoia jabetza pribatuko zuhaitz baten erortzea da. Kentzeko prozesua ekintza partikularra denez, Udalak ezin du bidearen itxieraren iraupena zehaztu.

barruan dagoena, itxita egongo da datozen egunetan. Ixte horren arrazoia jabetza pribatuko zuhaitz baten erortzea da. Kentzeko prozesua ekintza partikularra denez, Udalak ezin du bidearen itxieraren iraupena zehaztu.

Mutrikurako oinezkoentzako bidea

Duela gutxi izandako itsas denboralearen ondorioz, zulo handi bat agertu zen Deba eta Mutriku lotzen dituen oinezkoen bidearen azpian. Gipuzkoako Foru Aldundia esku hartzen ari da, eta lanean dihardu irtenbide azkar eta eraginkor bat emateko, oinezkoen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko.

Artzabalgo padura ixtea

Segurtasun arrazoiengatik, Artzabalgo padura ere itxita dagoela jakinarazi du Udalak. Oinez ibiltzeko eta paseatzeko leku ezaguna da debarrentzat, eta egurrezko egitura egoera onean ez dagoenez, herritarren segurtasuna bermatu du Udalak. Era berean, lanean ari da kalteak konpontzeko eta bidea ahalik eta lasterren zabaltzeko.

Debako Udalak itxiera hauek sor ditzaketen eragozpenak kontuan izan eta herritarren ulermena eskertu du. Era berean, egoera horiek ahalik eta eraginkortasun eta bizkortasun handienarekin konpontzeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartzen ari dela jakinarazi du. Hori horrela, debarrei eta bisitariei segurtasun-jarraibideak jarraitzea gomendatu die.