DEBAKO UDALAK TELP TAILERRA ANTOLATU DU

2015ko urtarrilaren 9aDEBAKO UDALAK TELP TAILERRA ANTOLATU DU

Zenbat aldiz gertatzen zaigu elkarrizketa bat euskaraz egin nahi izatea eta gazteleraz bukatu behar izatea? Eta, alderantziz, norbaitekin gazteleraz hasi eta gero ohartzea besteak euskaraz badakiela? Zergatik sentitzen gara deseroso horrelakoetan? Nola konpondu ahal ditugu egoera horiek? Nola lortu kasu horietan euskaraz aritzea, eroso sentituta eta naturaltasunez jokatuta?TELP (Taller d’espai lingüistic personal) tailerrean egoera horietan nola jokatzen dugun aztertuko dugu, eta nola egin dezakegun ikasiko. Euskaraz modu erosoan aritzea gure esku dago.

Tailerra 2 saio intentsibotan burutuko da: urtarrilaren 24an eta otsailaren 7an (larunbatak), goizeko 9:30-14:30.

Prezioa: 5 €

Urtarrilaren 16a baino lehen eman behar da izena, telefonoa edo e-posta erabiiz: 688.66.37.44 edo euskara@deba.net

Informazio gehiago hemen: http://www.emun.eus/zerbitzuak/hizkuntza-zerbitzuak/motibazio-tailerrak/telp/