Debako Udalak Udaleko idazkari lanpostua bitarteko izaeraz betetzeko deialdia ireki du
2025ko abenduaren 12aDeialdia oposizio-lehiaketan oinarritutako hautaketa-prozesu baten bidez egingo da. Eskabidea aurkezteko epea abenduaren 19an amaituko da, eta interesdunek Debako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez eman beharko dute izena.
Debako Udalak Idazkari lanpostua bitarteko izaeraz oposizio-lehiaketan oinarritutako hautaketa prozesu baten bidez betetzeko deialdia zabaldu du. Prozesu honen helburua da Udalak behar bezala funtzionatzen jarraituko duela ziurtatzea, harik eta, etorkizunean, lanpostua behin betiko betetzeko baldintza espezifikoak betetzen dituen pertsona bat hautatzen den arte.
Hautaketa prozesua, beraz, ez da behin betiko idazkari-lanposturako; aitzitik, lanpostua behin-behinean betetzea du helburu, ondoren lanpostua beharrezko baldintza nazionalekin betetzeko hautaketa-prozesu bat egiten den arte. Baldintza horiek prestakuntza berezia eskatzen dute estatu mailan, eta hori beharrezkoa da edozein udaletan idazkari-lanpostua betetzeko.
Parte hartzeko baldintzak
Deialdian baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek parte hartu ahal izango dute:
Espainiako nazionalitatea izatea.
Gutxienez 16 urte izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adinera ez iristea.
Unibertsitateko titulazio bat izatea (gradu edo lizentziatura bat, adibidez) eta eskatutako euskara-maila izatea, hau da, C2C2 edo baliokidea. Hala eta guztiz ere, 19/2024 Dekretuaren 27.4 artikuluari jarraituz, baldin eta hautagaietako inork ez badu C2C2 duela frogatzen, lanpostuari C1C1 aplikatuko zaio, soil-soilik deialdi honetan lanpostua betetzeko eta prozesutik sortutako lan poltsan parte hartzeko.
Kargu publikoak betetzeko gaitasunik gabe ez egotea.
Lanpostua betetzeko bateraezintasun-egoeran ez egotea, legeak ezarritakoaren arabera.
Izena emateko epea eta eskatutako dokumentazioa
Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 19an amaituko da. Ahal den heinean, interesdunei Debako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez izena ematea gomendatzen zaie (www.deba.eus); bestela, herritarren arreta bulegoaren bidez ere egin ahal izango dute. .
Eskabideaz gain, argitaratutako eskaera betetzeko jarraibideak ezartzen duten moduan, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira erregistro elektronikoaren bidez:
Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
Deialdian parte hartzeko eskatzen den titulu akademikoaren kopia.
Euskararen 3. edo 4. hizkuntza eskakizuna (HE) edo baliokidea den egiaztatzeko agiria, deialdiaren zazpigarren oinarrian xedatutakoari jarraiki.
Era berean, agiri horiekin batera doan idazkian, parte-hartzaile bakoitzak adieraziko du bere datuak lagatzeko baimena ematen duen ala ez, baldin eta prozesuaren ondoriozko poltsak Gipuzkoako beste toki erakunde batzuei ematen bazaizkie.
Hautaketa prozesua
Hautaketa-prozesuak bi fase izango ditu:
1. Oposizio aldiko ariketak: lehenengo ariketa teorikoa izango da eta, bigarrena, aldiz, proba teoriko-praktikoa iznago da.
2. Lehiaketa-fasea: fase honetan, oposizio-fasea gainditu duten parte hartzaileek alegatutako merezimenduak balortuko dira. Administraizio publikoan izandako esperientzia profesionala eta lanpostuarekin lotutako prestakuntza gehigarria baloratuko dira.
Emaitzen argitaratzea eta epeak
Hautaketa-prozesuko emaitzak udaletxeko iragarki-oholetan eta web orrian argitaratuko dira, eta erreklamazioak edo argibideak aurkezteko epeak ezarriko dira. Hautatutako pertsona, azken puntuazioaren arabera, bitarteko idazkaria izendatuko da lanpostua behin betiko izaeraz bete arte.