Debako Udalak WhatsApp bidezko komunikazio-kanal berria jarri du abian, herritarrak zuzenean eta hurbiletik informatuta mantentzeko
2025ko maiatzaren 21aZerbitzu berri horri esker, debarrek zuzenean euren mugikorretan jaso ahal izango dute udal abisu, albiste edota ekitaldien berri. Horretarako, ezinbestekoa izango da whatsapp kanalean harpidetzea, esteka honetara sartuz eta goian eskuinean agertzen den kanpaitxoa sakatuz.
Debako Udalak WhatsAppeko komunikazio-kanal berria jarri du martxan, herritarrei udal-informaziorako sarbide arinagoa eta erosoagoa eskaintzeko helburuarekin. Kanala norabide bakarrekoa izango da, hau da, Debako bizilagunek Udalari loturiko informazio, ekintza eta berrikuntzak modu azkar eta errazean jasotzeko diseinatuta dago.
Hala, udal abisu, ekintza edota berrikuntzen berri jasotzeko ezinbestekoa izango da “Debako Udala” kanalera harpidetzea. Horretarako, esteka honetan sartu eta goian eskuinean dagoen kanpaitxoa sakatu behar da. Hori eginda, aurrerantzean Udalak kanal horren bitartez bidalitako guztia jaso ahal izango da mugikorraren bitartez.
Ekimen honen bidez, Udalak gardentasunarekin eta komunikabideen hobekuntzarekin duen konpromisoa indartzen du, gaur egun gehien erabiltzen diren tresnetara egokituz. Bitarteko berri honek herritarren parte-hartze handiagoa sustatu nahi du, eta informazioa guztiei zuzenean iristea bermatu. Amaitzeko, Udalak herritar oro animatzen du kanalera atxikitzera.