Debako Udalean kultura eta kirol kudeatzailea kontratatzeko deialdia zabaldu da
2023ko azaroaren 8a• Aldi baterako kontratua izango da, berehala lanean hasteko.
Debako Udalak kultura eta kirol kudeatzaile bat kontratatzeko deialdia zabaldu du. Lan aukera honen helburua da udal lantaldea indartzea eta herriko kultura eta kirola garatzen laguntzea.
Kontratatzeko baldintzak
Deialdi honetara aurkezten diren pertsonek, nahitaez, unibertsitateko titulu edo gradu bat edo baliokidea izan beharko dute; era berean, euskarazko 3. hizkuntza-eskakizuna ere izan beharko dute.
Positiboki baloratuko da kulturaren eta kirolaren kudeaketan izandako lan-esperientzia, bai eta arlo horrekin lotutako ikasketak izatea eta administrazio publikoan esperientzia izatea ere. Eskainitako kontratua aldi baterakoa izango da, eta berehala hasiko da lanean.
Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Lanbideren web-orriaren bidez eman beharko dute izena, 162023013310 eskaintza-kodea erabiliz. Esteka: https://labur.eus/yNbJK