Debako Udalerako Administrari laguntzaileen lan poltsako oinarrien aldaketa

2015ko irailaren 9aDebako Udalerako Administrari laguntzaileen lan poltsako oinarrien aldaketa

Eskatutako IT Txartelak izatea egiaztatzeko epea bukatuko da, oposizio faseko ariketa praktikoa egiten den egunean.

Tokiko Gobernu Batzordeak, 2015eko abuztuaren 13an egindako batzordean, administrari laguntzaileen lan-poltsa egiteko oinarriak onartu zituen, udaleko lan-poltsak osatzeko eta kudeatzeko irizpideetan oinarrituta. Lan-poltsa hurrengo bi urteetan sortu daitezkeen lanpostu hutsuneak betetzeko erabiliko da. Izenematea udaletxeko erregistroan egin behar da hilabeteko epean, hau da abuztuaren 14an hasi eta irailaren 14an 15:00etan bukatuko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero klikatu lanpoltsa