Debako udaltzainburuaren aurkako irainak direla eta

2024ko maiatzaren 25aDebako udaltzainburuaren aurkako irainak direla eta

Gaur, 2024ko maiatzaren 25ean, Debako Udaltzainen bulegoaren sarreran, Udaltzainburuaren aurkarko pintada iraingarria agertu da paretean espraiz idatzita.

Udaletxe honek argi adierazi nahi du ez duela bertako langileen eta ez beste inoren aurkako inolako irainik onartuko eta erabateko mezpretxua adierazi nahi du azaldutako pintadaren aurka.

Era berean, erabateko babesa adierazi nahi dio Udaltzainburuari, egiten ari den lan handia eta eraginkorra aitortuz.