Debako XXXIII. Antzerki Astea, maiatzaren 24tik ekainaren 2ra

2019ko maiatzaren 23aDebako XXXIII. Antzerki Astea, maiatzaren 24tik ekainaren 2ra

Antzerki Astearen XXXIII. edizioa Debara iritsiko da, maiatzaren 24tik ekainaren 2ra. Mota eta adin guztietarako antzezlanak izango ditugu herrian, euskaraz eta talde profesional zein amateurren eskutik.

Deban XXXIII. Antzerki Astea ospatuko dugu maiatzaren 24tik ekainaren 2ra bitartean. Talde profesional zein amateurrek eskainitako euskarazko zazpi ikuskizun antzeztuko dira herrian datozen bi asteburutan.

Antzerki Asteari hasiera emateko, Gasteizeko Turukutupak taldeak Rezikletas kale antzerkia eskainiko digu ostiral honetan, maiatzaren 24an. Ikuskizuna, doakoa, 20:00etan izango da.

Egun berean, baina Itziarko Burugorri etxean, Manifestu Bat izeneko lana aurkeztuko dute Beheko Larraine taldekoek, 22:00etan (sarrera 5€).

Larunbatean, maiatzaren 25ean, Segurako herri antzerkiko kideek Iragana lahar eta larrosa antzeztuko dute Aldats pilotalekuan (sarrera 5€). Antzezlan honek Primo de Riveraren diktadura egon zeneko garaietatik Gerra Zibilaren hasierara eramaten gaitu (1923-1937), Goierriko bi familien bizimodua azaltzeko.

Igandean, aldiz, eguerdiko 13:00etik aurrera, Zurriolako Antzerki taldearen Tomaxen abenturak antzezlana ikusiko dugu Aldats pilotalekuan (sarrera 3€).

Maiatzaren 29an, asteazkena, Aizarnako antzerki eskolak Hollywoodeko izarra obraren bi emanaldi eskainiko dizkie Debako ikastetxeetako ikasleei. Goaz herriko antzerki taldearen aretoan izango dira; lehen ikuskizuna, 10:30ean; eta bigarrena, 11:30ean.

Hurrengo asteburuan ere izango dugu hainbat antzezlanez gozatzeko aukera. Ekainaren 1ean, larunbata, Txalo Produkzioen eskutik, Rita komedia atsegina eskainiko digute. Antzezlana Aldats pilotalekuan izango da 22:00etan, 6€-ren truke.

Ekainaren 2an, igandea, pilotaleku berean taularatuko dute Kaffka antzezlana 20:00etan (sarrera 6€). Gehitu elkartea eta Ortzadar LGTT, Kamikaz kolektiboarekin harremanetan jarri eta sexu afektiboaren sensibilizazioa eta ikusgarritasuna jorratzeko helburuarekin sortutako lana da.

Gonbidatuta zaudete! Has dadila ospakizuna!