DebakoDezine zinema denboraldia hasi du
2023ko irailaren 21a
Igandean, irailak 24, Sebastiane Latino Sariaren iazko SUBLIME filma eskainiko da Debako Kultur Elkartean Proiekzioaren ondoren, Alirio Peña LGTBI+ aktibistaren testigantza jasoko dugu. Argentinako LGTBI+ kolektiboko pertsonen errealitatea gertutik ezagutzen baitu. Urte askotako esperientzia du bere aktibismoan eta zinemaren bidez, LGTBI+ jaialdien programatzaile gisa egindako lanaren bidez, kolektiboaren eskubideen aldeko borroka ikusarazten du. Zinema da, gizartea eraldatzeko tresna gisa, ezkutuko edo ikusezin bihurtutako errealitateetara hurbiltzeko aukera ematen diguna.
Debako Dezinek joan den astean hasi zuen zinema denboraldia The Whale filmaren emanaldiarekin. Igande honetan Sublime doako sarrerarekin izango da ikusgai nahi duenarentzat (Udaleko berdintasun sailarekin batera antolatzen da). Igandero hiruhileko honetan emango diren gainerako filmak zineklubeko bazkideentzat soilik dira,: 20mil especies de abejas. Tar. Adiós señor Haffman. El gran Maurice. El caftan azul. Armageddon time. Missing. La araña sagrada. La maternal. The quiet girl. Irati. El triángulo de la tristeza eta Un año, una noche.
Bazkide egiteko interesa duenak 10 euroko kuota baten truke egin dezake, urte osoan zehar. Normalean otsailean berritzen da, baina gero bazkide egin zaitezke. Interesa duenak igandero saioa hasi aurretik pasa daiteke izena emateko eta kitto. WhatsApp taldean sartzen da eta astero hurrengo filmari buruzko informazioa jasotzen du.