Deban egingo du UEMAk urteko batzarra larunbatean

2022ko abenduaren 15aDeban egingo du UEMAk urteko batzarra larunbatean

Larunbat honetan urte amaierako batzar nagusia egingo du UEMAk, Deban, eta batzarkideek aztergai izango dituzte mankomunitatera sartzeko Asteasuko, Hernaniko eta Astigarragako udalek egindako eskaera berriak ere. Batzarkideek eskaerak onartuz gero 97 udal izango lirateke UEMAko kide larunbat honetatik aurrera. Denen artean 302.500 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute.