Deban enplegu zentro bat irekiko da.
2014ko urriaren 31aDatorren asteartean, azaroak 4, Deban enplegu zentro bat irekiko da Berasaluze plazan kokatua dagoen Gizarte Zerbitzu departamenduan.
Debako udalaren helburua da, herritarrengandik hurbil egotea, hauen beharrak eta eskaerak ahalik eta hobekien erantzun eta kudeatzeko.
Egun bizi dugun krisi egoera honetan gure herrian ere langabezian dauden herritarrak daude, eta eskainiko den zerbitzua gehienbat herritar hauei zuzendutakoa izango da.
Lanbideren Zentro kolaboratzailea izango da. Lanbidek eta Europako Gizarte Fondoak ordainduta, eta zabaltzen elkartearen eskutik, bertan eskainiko diren zerbitzuen artean ondorengoak dira aipagarrienak:
- Lana bilatzeko baliabideei buruzko auto-kontsulta tresnak.
- Lan-merkatuaren informazioa bilatzeko baliabideak
- Bibliografia, argitalpenak, liburuak, prestakuntza etabar.
- Enpleguari eta prestakuntzari buruzko informazio guztia eskuratzeko equipamendu teknologikoa.Internetara konektaturiko ordenagailuak
- Eta lan-munduratzeko ibilbidean lagun izango den orientatzaile baten laguntza.
Zerbitzua astearte eta ostegunetan 8retatik 3retara eskainiko da, eta informazio gehiago nahi izanez gero udaleko gizarte zerbitzuetara jo dezakezue.