Deban ez dugu onartzen sexu askapenaren kontrako jarrerarik

2022/05/03
Debako Udalak azken egunotan udalerriko puntu desberdinetan agertu diren sexu askapenaren kontrako mezuak arbuiatu nahi ditu. Pertsona gutxi batzuek egindako margotze horiek udalerriko gehiengoaren nahiaren kontrakoak dira. Bizikidetzaren alde gaude debarrak, eta bide horretan lanean ari da Udala ere. Horregatik, ez ditugu onartzen ez mezu eta ezta jarrera xenofoboak, sexu askatasunaren kontrakoak, gutxiengoen kontrakoak... ez Deban, ez beste inon ere.

Pertsonen arteko eskubide berdintasunean sinesten dugu, eta bide horretan lanean ari gara bai udalaren barruan zein udalerriko eragileekin elkarlanean. Halaber, herritarrei dei egin nahi diegu pertsonen arteko berdintasunaren kontrako, eta kasu zehatz honetan LGTBI kolektiboaren, eta sexu askapenaren kontrako mezuak eta jarrerak ez ditzaten onartu eta salatu ditzaten. Guztion artean egingo dugu berdintasunean eta inklusioan oinarritutako udalerria.