Debaren eta Itziarren arteko gaur egungo elkarlana eredu gisa aurkeztu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan

2022ko martxoaren 4aDebaren eta Itziarren arteko gaur egungo elkarlana eredu gisa aurkeztu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Debako alkate Gilen Garcia eta Itziarko auzo-alkate Arantza Egaña Gipuzkoako Batzar Nagusietan egon dira asteon, Gipuzkoako udal barrutiak erregulatzen dituen foru-arauaren berrikuspenari buruz eztabaidatzeko sortutako Ponentzian. Biek nabarmendu dute gobernantza eredu partekatua, eta gaur egun bi erakundeen artean lortutako harremanak herritarrentzat dakarren onura.