Debarren Eguna dela eta, autobus zerbitzua indartuko du Udalak maiatzaren 16ko gauetik 17ko goizera bitartean

2026ko maiatzaren 13aDebarren Eguna dela eta, autobus zerbitzua indartuko du Udalak maiatzaren 16ko gauetik 17ko goizera bitartean

Informazio gehiago lortzeko, kontsulta ezazu Lurraldebuseko webgunea www.lurraldebus.eus.

Debarren Egunaren harira, Lurraldebusek DB45G ibilbidean, Deba, Itziar eta Zumaia artean, ordutegi bereziak ezarriko ditu. Gaueko zerbitzua izango da, eta Debatik, Itziarretik eta Zumaitik bi orduko tarteetan abiatuko da, 01:30etik 07:30era bitartean, festa horietara joateko erraztasunak emateko. Deban, autobusa Alameda geltokitik abiatuko da, eta Itziarren, berriz, N-634 jatetxea paretik.

Informazio gehiago lortzeko, kontsulta ezazu Lurraldebuseko webgunea www.lurraldebus.eus.