Debarren eguna ospatuko da maiatzaren 21ean

2023ko maiatzaren 12aDebarren eguna ospatuko da maiatzaren 21ean

Urtero legez, Debarren eguna ospatuko da, aurtengoan, maiatzaren 21ean. Egun handia igandea izango den arren, ostiraletik aurrera egitarau zabala antolatu dute.

Ostiralean, lehenengo kaleak kantuan alaituko dituzte, eta ondoren Debako Musika Bandaren kontzertuarekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek.

Larunbatean, maiatzaren 20an, goiz goizetik ekimenak izango dira: kalejira, Euskal Herriko sokatira txapelketa, zezenak, musika banda kaleetan zehar eta, eguna bukatzeko, erromeria Akerbeltz taldearekin.

Maiatzaren 21a izango da Debarren egun handia. Goizeko 8:00etan, Lizarrako gaiteroekin herria esnatuko da. Ondoren, sokamuturra, meza nagusia, ezpata-dantza, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako erraldoien konpartsen desfilea (guztira 20 erraldoi), Gure Kai dantza taldearen eskutik aurreskua, haur margo lehiaketako sari banaketa, erromeria Gau-argi taldearekin eta abar.

Erraldoiak:

Hauek dira maiatzaren 21ean, goiz eta arratsaldez, parte hartuko duten konpartsak, denera 20:

  1. DEBAKO ERRALDOI KONPARTSA
  2. ORONOZ MUGAIRE KONPARTSA (Oronoz Mugaire, Nafarroa)
  3. BUZTIN ZURI ERRALDOI KONPARTSA (Iruñea)
  4. ARAI ERRALDOI KONPARTSA (Gasteiz)
  5. TXANTREAKO ERRALDOI KONPARTSA (Iruñea)