Denboraleak hainbat kalte eragin ditu Deban asteburuan
2024ko abenduaren 9aEuriteek eta haize-bolada gogorrek zuhaitz bat bota dute San Roke bidean eta elektrizitate-zutoin bat Zumardian. Era berean, Hondartza kaleko edukiontziek kalteak eragin dituzte inguruan, eta urak gainezka egin du Mogel kalean.
Asteburu honetan euriteak eta haize bolada gogorak izan dira nagusi Euskal Herria osoan eta bereziki kostaldeko herrialdeetan eta horrek hainbat gorabehera eragin ditu Deban.
Esate baterako, San Roke bidean zuhaitz bat erori da, eta horrek eremuko zirkulazioa oztopatu du. Era berean, Zumardian, elektrizitate-zutoin bat erori da eguraldi txarraren ondorioz, eta suhiltzaileek esku hartu zuten berehala, arriskuak saihesteko. Bestalde, Hondartza kalean, haizearen ondorioz, zaborrontziek kalteak eragin dituzte eta Mogel kalean, urak gainezka egin du, bertako mugikortasuna oztopatuz.
Debako Udala lehentasun berezia ematen ari da gorabehera horiei, ahalik eta lasterren erantzun eta konponbidea emateko. Dena dela ere, behar diren neurriak hartzeko eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak emandako gomendioak jarraitzeko eskatu die herritarrei. Gomendio horiek Udalaren webgunean daude eskuragarri.
Azkenik, gorabehera berririk antzemanez gero, herritarrei eskatzen zaie 943 19 28 40 telefonora deitzeko.


