DENON ARTEAN %60ra. HOBETZERA GOAZ!

2015ko urtarrilaren 30aDENON ARTEAN %60ra. HOBETZERA GOAZ!

Hondakinak biltzeko sistema erabakitzeko partaidetza prozesua. LEHENENGO saioa, OTSAILAK3, Agirre Jauregian, 19:00etan.

Gaur egun herritarrok sortzen ditugun hondakinen %25a jasotzen da sailkatuta. Datu hauek ikusita, esan dezakegu asko daukagula hobetzeko, Debako Udalak hondakinen sailkatze tasa %60ra igotzea jarri baitu helburu bezala.

 Helburu hori lortzeko Debako udalak aho batez erabaki du hondakinak biltzeko sistema erabakitzeko prozesua udalean ordezkaritza dugun alderdi guztion artean adostea. Prozesuak herritarren informazio eta hausnarketarako tarte bat izango du,  eta bilketa sistema berria aukeratzeko Herri Galdeketarekin amaituko da. Beraz, orain herritarroi dagokigu ERABAKITZEA nola bilduko ditugun hondakinak.

Edozein erabaki hartu ahal izateko informatua egotea oinarri oinarrizkoa da. Egingo ditugun saio desberdinetan, alde batetik, informazio zabala eta egituratua eskainiko da, eta bestalde, gaiaren inguruan hitz egin, zalantzak argitu, beldurrak adierazi, ekarpenak egin, iritzia eman... ahal izango dugu.

Informazioa eskuratu eta eztabaidatu ondoren, herritarrok erabakiko dugu Deban  hondakinak biltzeko  sistema zein izango den. Denon iritziak balio du.

Ikusi hemen saioei buruzko informazio osoa