Dirulaguntzak emango dizkie Udalak kirol elkarteei 2025 urteari dagokionez
2026ko ekainaren 2aGuztira 20.000 eurorekin lagunduko ditu Udalak hainbat kirol elkarte, herriagatik egiten duten lana balioan jartzeko eta babesteko.
Debako Udalak 20.000 euroko dirulaguntza onartu du udalerriko kirol elkarteen 2025 urteari diruz laguntzeko. Helburua da Deban kirol mota desberdinak sustatzeko egiten duten lana balioan jartzea eta haien jarduerak babestea.
Dirulaguntzak onartzeko, erakunde onuradun bakoitzak egindako gastuak justifikatu dira, 2025 urteko memoria eta dagozkion fakturak aztertuz, eta horrez gain, dirulaguntzaren xede den jarduera beraren gainean gain-finantzaketarik ez dagoela ziurtatu da.
Honakoak dira elkarte bakoitzari emango zaizkion dirulaguntzak:
Debasket Saskibaloi Kluba: 5153 euro
Amaikak Bat KE Futbol Sekzioa: 9098 euro
Burdin Kurutz Mendi Kluba: 1722 euro
DebaKayak Piraguismo Kluba: 1782 euro
Jo ta Sua Boxing Kluba: 456, 73 euro
La Lubina Arrantza Kirol Elkartea: 985 euro
San Roke Xake Taldea: 803 euro