EDIKTUA: 4. Hiruhilabeteari dagokion zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia
2023ko abenduaren 27aEDIKTUA: 4. Hiruhilabeteari dagokion zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia
E D I K T U A
2024.ko urtarrilaren 2tik otsailaren 09ra arteko epealdian, biak barne,
2023ko 4.Hirubilabeteari dagokion Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.
Aurtengo abenduaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2024ko otsailaren 1ean.
Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira urtarrilean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.
Urtarrilaren 19a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu kalea 1, behea.
Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituiko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.
Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora; hau da, Udal Dirubilketa Zerbitzura.