Ediktua: Zabor-bilketari buruzko zerga borondatez ordaintzeko epea uztailaren 1ean zabalduko da
2025ko ekainaren 24a2025ko uztailaren 1etik abuztuaren 11ra arteko epealdian, biak barne, 2025ko 2. hiruhilabeteari dagokion Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.
Aurtengo ekainaren 17a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2025eko uztailaren 21ean.
Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira uztailaren zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.
Uztailaren 18a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu kalea 1, behea.
Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituiko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.
Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora; hau da, Udal Dirubilketa Zerbitzura.