Ediktua: Zabor-bilketari buruzko zerga borondatez ordaintzeko epea uztailaren 1ean zabalduko da

2026ko ekainaren 23aEdiktua: Zabor-bilketari buruzko zerga borondatez ordaintzeko epea uztailaren 1ean zabalduko da

2026ko uztailaren 1etik abuztuaren 12ra arteko epealdian, biak barne, 2026ko 2. hiruhilabeteari dagokion Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Aurtengo ekainaren 17a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2026ko uztailaren 24an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira uztailaren zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Uztailaren 17a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu kalea 1, behea.

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituiko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.

Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora; hau da, Udal Dirubilketa Zerbitzura.