Edukiontzi marroia zabaltzeko txartela udaletxeko harreran eskuratu ahal izango maiatzaren 16a bitartean
2025ko maiatzaren 8aJoan den apirilaren 28an geroztik, txartelaren erabilera ezinbestekoa da Deban edukiontzi marroia zabaldu ahal izateko.
Horren harira, Debako Udalak jakinarazi du gaurtik hasita datorren maiatzaren 16an bitartean, txartela eskuratu edota etxean jaso ez duten herritarrek udaletxeko harreran jaso ahal izango dutela, bulego ordutegian, hau da, goizeko 08:00etatik 14:00etara.
Era berean, Udalak jakinarazi du, baita ere, poltsa organikoak jasotzeko makinak dagoeneko zabaldu daitezkeela txartela erabiliaz.