Egin errenta aitorpena euskaraz

2020ko apirilaren 10aEgin errenta aitorpena euskaraz

Aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratu baldin badira ere alarma egoeraren eta osasun larrialdiaren ondorioz, beste modu batzuetan bada ere, aurten ere errenta aitorpena egin beharko dugu. Debako udalak, UEMAren kanpainarekin bat egin du eta herritarrak aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi zaituzte. Iaz, Deban, ia 700 lagunek egin zuten errenta aitorpena euskaraz. Euskarak, administrazio publikoan ere dagokion lekua izan dezan bultzatu nahi da.

UEMAk, hainbat udalek eta erakunde publikok herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahi dute. Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik.

Administrazioa euskalduntzeko duen eraginagatik, euskararen normalizaziorako bidean udalerri euskaldunak egiten ari diren beste urrats bat da errenta aitorpena ahalik eta herritar gehienek euskaraz egitea. Urratsa sendoa izan dadin, ordea, herritarren babesa eta parte-hartzea ere beharrezkoa da, eta hautu horretan eragin nahi dugu aurten ere, euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan ere.