Egunean bertan jasoko dira eskaerak udal liburutegian

2020ko ekainaren 1aEgunean bertan jasoko dira eskaerak udal liburutegian

Ekainaren 1etik aurrera, Ostolaza Udal Liburutegian egunean bertan jasoko dira eskaerak. Mailegu zerbitzua eskaintzen jarraituko du, hortaz, udal liburutegiak. Orain arte bezala telefonoz edo korreo elektronikoz egin daiteke eskaera eta datorren astetik aurrera egun berean jaso ahal izango dituzte herritarrek eskatutako liburuak, pelikulak, aldizkariak... 8:30etik 14:30era.

Eskaerak:

  • ostolaza@deba.eus
  • 943 19 25 60