Eguneko Zentroko terraza hobetzeko lanak hasi dira

2024ko maiatzaren 17aEguneko Zentroko terraza hobetzeko lanak hasi dira

Lan horien helburua da instalazioen segurtasuna bermatzea eta erabiltzaileei kalitatezko zerbitzu eta azpiegiturak eskaintzea.

Debako Udalak Eguneko Zentroaren eraikineko terraza konpontzeko lanak hasi ditu. Terraza egoera txarrean zegoen, ur filtrazioak eraginda.

Esku-hartze hori funtsezkoa da instalazio seguruak eta egokiak bermatzeko, eta, horrela, erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Obra hauekin, Udalak udal azpiegiturak mantendu eta hobetzeko konpromisoa berresten du, Eguneko Zentroko erabiltzaile guztientzako ingurune eroso eta segurua bermatuz.