Egungo egoerari erantzuteko aurrekontuak onartu ditu Debako udalbatzak

2020ko maiatzaren 4aEgungo egoerari erantzuteko aurrekontuak onartu ditu Debako udalbatzak

Apirilaren 30ean, telematikoki egindako osoko bilkuran onartu ditu 2020rako aurrekontuak Debako udalak. COVID-19ak eragindako egoerara moldatutako aurrekontuak dira; pandemiak egoera zaurgarrian eta laguntza beharrean utziko dituen herritarren zama arintzeko bideratuko dira indarrak. EH Bildu eta EAJ-PNVren aldeko botoekin eta Debarren Ahotsaren abstentzioarekin onartu dira. Modu telematikoan egindako osoko bilkuran landutako gainontzeko gai guztiak gehiengo osoz onartu dira.