Ekainaren 1etik irailaren 15era, Debako TAO sistema indarrean egongo da

2020ko ekainaren 1aEkainaren 1etik irailaren 15era, Debako TAO sistema indarrean egongo da

Udako sasoian Debako udalerrian ezarriko den TAO sistema indarrean egongo da ekainaren 1etik irailaren 15era, honako ezaugarriekin:

1. sektorea: Gudarien plaza

Aparkatzeko gehieneko denbora 30 minutu, doan.

2. sektorea: Tren geltoki zaharra

Bertakoek doan aparkatu ahal izango dute urte osoan zehar, urteko TAOko pegatina aurreko kristalean, ikusteko moduan ipiniz.

Udatiarrek TAO gunean aparkatu ahal izango dute 2,25 euro ordainduz.

 3. sektorea: Nafarroa plaza

Bertakoek eta udatiarrek TAO gunean aparkatu ahal izango dute, txartel-makinan 2,25 euro ordainduz. Egun osoan laga ahal izango da autoa.​

4. sektorea: Calbeton Zumardia, Bastinuixa, Marinel eta Monreal kaleak

Bertakoek doan aparkatu ahal izango dute urte osoan zehar, urteko TAOko pegatina aurreko kristalean, ikusteko moduan ipiniz.

Udatiarrek ere TAO gunean aparkatu ahal izango dute doan. 

5. sektorea: Artzabal

Artzabalgo gunean (Danobat) bertakoek eta udatiarrek doan izango dute aparkatzea eta gainontzekoek tarifa bakarra: 2,50 eurokoa.

 

Miramarreko aparkalekua:

Bertakoek bakarrik aparkatu ahalko dute ekainaren 1etik irailaren 15era. Autokarabanek debekatuta dute bertan aparkatzea.