Ekainean abiatuko da TAO sistema Nafarroa plazan

2020ko maiatzaren 7aEkainean abiatuko da TAO sistema Nafarroa plazan

Nafarroa plazako TAO sistema ekainaren 1etik irailaren 15era arte egongo da indarrean, egunero. Aurreko urteetan, maiatzeko asteburuetan hasi izan bada ere, egungo egoera berezia aintzat hartuta, maiatzean ez da, eremu horretan, ibilgailuak aparkatzeagatik TAOa kobratuko. Berritasun bat ere egongo da aurten, izan ere, kreditu txartel bidez ordaintzeko aukera egongo da.