Ekimenez beteta dator udaberriko oporraldirako agenda nerabeentzat Gaztelekuan

2023ko martxoaren 24aEkimenez beteta dator udaberriko oporraldirako agenda nerabeentzat Gaztelekuan

Udaberria iritsi da, eta laster datoz udaberriko oporrak. Horregatik, Gaztelekuan, nerabeentzat eskaintza zabala antolatu da.  

12-17 urte arteko nerabe guztientzat, Debacup futbol txapelketa mistoa eta ekintza ugari izango dira arratsaldero Gaztelekuan. Egunero zabalik egongo da lokala.

Adinkako eskaintza:

  • 2010an jaiotakoak oinez Zumaia-Deba ibilbidea egingo dute gure bazter eta txoko politak ezagutuz eta egun pasa polita pasatuz.
  • 2009an jaiotakoak Donostiako laser parkera joango dira.
  • 2008an jaiotakoak Basauriko KNS abentura parkera.
  • 2007an jaiotakoak Lasturren bi egunetako egonaldia.