EKITEA Muturreko kirolen jardunaldia Deban

2014ko martxoaren 19aEKITEA Muturreko kirolen jardunaldia Deban

Xtremonorte aldizkariak EKITEA, muturreko kirolen jardunaldia antolatu du. Ekimenak Eibarren eta Deban egingo dira: hitzaldiak, proiekzioak, kirol ezberdinen erakustaldiak... Martxoaren 21ean, ostirala, hitzaldiak eta proiekzioak egingo dira Eibarko UPV-EHUko hezkuntza gunean: Periko Iriondo, Jon Odriozola, DYAko Jesus Artola, Alex Berastegui, Edu Uribe eta Ibon Mugerza izango dira bertan. Larunbatean berriz, Debako hondartzan hasiko da erakustaldia.