Debako Udalak formakuntza iraunkorraren alde egin du apustu turismo arloan
2016ko martxoaren 24aDebako Udalak turismo alorreko langileei Anfitrionesen Cultura del Detalle proiektuaren berri eman nahi die eta formakuntza plan honen baitan antolatu diren ikastaro berrietan parte hartzera animatu nahi ditu, bai eta Eusko Jaurlaritzak sektore turistikoarentzat antolatu dituen Barnetegi teknologiko berrietan ere. Era berean, herriko establezimendu guztiei galdetegi bat bidaliko zaie sektorearen prestakuntza-beharrak identifikatu asmoz.