Elias Olalde Urquiri zendu da
2016ko urtarrilaren 31aElías Olalde Urquiri, debar ezaguna eta alkate ohia, 16 urtez izan zen Debako udalbatzako kidea. 1983an, independente gisa, EAJko zerrendetan aurkeztu zen udal hauteskundeetara. 1983 eta 1987 bitartean Debako Udaleko zinegotzi eta Hirigintza Batzordeko lehendakaria izan zen Iñaki Elosua Elu alkate zela. 1987an, EAko zerrendaburu aurkeztu eta Debako alkate hautatua izan zen. 1999ko uztailera arte egon zen alkate karguan.