eLiburutegia Ostolaza Udal Liburutegian
2016ko martxoaren 4aEuskadiko Liburutegi Digitala, eLiburutegia, Eusko Jaurlaritzak sortu eta abian jarritako liburu digitalen mailegurako zerbitzua da. eLiburutegiaren erabiltzaileek aldi berean hiru liburu ere har ditzakete maileguan, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. eLiburutegiaren plataforma Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen erabiltzaile guztiei irekia dago.