Elizburuko etxebizitza tasatuak

2015ko martxoaren 6a

Udal Batzarrak 2015ko otsailaren 26an erabaki zuen Debako Elizburuko 1 sektorean, 3. partzelan Proiektatutako Babes Publikoko Udal Erregimen Tasatuko 21 etxebizitzen eta atxikitutakoak (trasteleku eta garajeak) zozketa arautuko duten oinarriak onartzea.

GAOn ARGITARATUTAKO OINARRIAK

ESKAERA EREDUA

ATXIKITUEN PREZIOAK

PLANOAK

AKORDIOA - BEHIN-BEHINEKO ONARTUAK ETA BAZTERTUAK

LOGELA BAKARRA - BEHIN BEHINEKO ONARTUAK ETA BAZTERTUAK

BI LOGELA - BEHIN BEHINEKO ONARTUAK ETA BAZTERTUAK

HIRU LOGELA - BEHIN BEHINEKO ONARTUAK ETA BAZTERTUAK

AZALPENA

Debako udalbatzak Abenduaren 4an onartu zuen elizburuko etxebizitza tasatuen partzela konkurtsora ateratzea bertan egin beharreko oinarrizko proiektuarekin batera.

Bestalde abenduaren 12an udal plenoko aretoan, alkateak eta udal arkitektoak, herritarrei aurkeztu zien Elizburuko etxebizitza tasatuen inguruko nondik norakoak, eman diren urratsak, oinarrizko proiektua etxebizitzen datu tekniko eta ekonomikoekin, eta aurrera begira emango diren pausuak.

Lehen urratsa partzelaren adjudikazioa izan da, eta 4 enpresa izan dira interesatuak, IZA obras y Promociones SA + Estudioa S.L., Construcciones Murias S.A., Proteisa 2002 S.L. eta Euskal XXI Construcciones S.L. Pleguetan ezarritako irizpideei eta puntuaketari jarraiki, Proteisa 2002 S.L. izan da, puntuaketa gehien jaso duena, 95 punturekin.

Behin partzela adjudikatuta etxebizitzetan interesatuentzako deialdiaren oinarriak onartu dira, eta bertan zehazten dira baldintza guztiak, bai eta etxebizitza eta atxikitutakoen (garaje eta trastelekuen) prezioak.

Etxebizitzaren esleipendun izateko baldintzak.

  • Esleipena jasotzen dutenak adinez nagusiko pertsona fisikoak izango dira, edota bizikidetza-unitateak.

  • Lehentasuna izango dute azken bi urtez Debako herrian erroldatuta daudenek edo etenaldiekin hamar urteetan zehar.

  • Etxebizitza baten beharra izatea.

  • Baldintza ekonomikoak betetzea (Gutxieneko diru-sarrerak haztatuak 12.000€ dira eta gehienezko diru-sarrera haztatuak 46.800€.

 Parte-hartzaileen zerrendak, orotara, lau izango dira:

1.  Mugikortasuna murriztuta duten pertsonentzako gordetako bi etxebizitzetako bat eskuratu nahi dutenena. Zerrenda horretan jasoko dira Erkidegoan indarrean den araudiaren arabera izaera hori duten pertsonak.

2.  Mugikortasuna murriztuta duten pertsonentzako gorde ez diren gainontzeko etxebizitzetakoren bat eskuratu nahi dutenena. Hiru zerrenda sortuko dira:

  • Logela bateko etxebizitzak aukeratzen dituztenen zerrenda.

  • Bi logela dituzten etxebizitzak aukeratzen dituztenen zerrenda.

  • Hiru logela dituzten etxebizitzak aukeratzen dituztenen zerrenda.

Taldeetako batean bakanterik balego eta besteetako batean aldiz gehiegizko eskaria, 30 etxebizitzako blokearen exekuzio proiektua eskariari egokitu ahal izango zaio, etxebizitza motari dagokionez. Betiere aukeren barruan eta oinarrizko proiektuak ezarritako mugekin (azalerak etab.). Prezioak ezarritako irizpideekin bat etorriko dira. Kasu honetan, ondoriozko etxebizitza mota dagokion taldean gehituko da.

Interesa dutenek atxikitzen den ereduaren arabera eskaera aurkeztu beharko dute Debako Udalean, oinarri hauek iragarri eta hogeita hamar laneguneko epean. Eskaeran ze etxebizitza mota aukeratzen den zehaztu beharko da. Pertsona edo bizikidetza unitate bakoitzeko eskaera bakarra aurkeztuko da.

Udalak, hurrengo egunetan etxe guztietara informazioa bidaliko du.