Elizburuko etxebizitza tasatuen zozketarako ausazko zenbakiak esleitu dira
2023ko uztailaren 21aElizburuko etxebizitza tasatuen zozketarako ausazko zenbakiak esleitu dira. Zerrenda hauek argitaratzen direnetik aurrera zozketan parte hartzeari ezin izango zaio uko egin eta etxebizitzaren baten esleipendun izanez gero, oinarrietako 8. oinarrian ezarritakoa aplikatuko da, hau da, ulertuko da esleitutako etxebizitzari uko egiten diola, eta uko egite horrek Debako Udalak egin ditzakeen hurrengo bi zozketetan parte hartzeko aukera galtzea ekarriko duela.