Elizburuko tasatutako etxebizitzen zozketa
2023ko uztailaren 20a
Debako Elizburuko 1 sektorean, “a.300.5” partzelan babes publikoko udal erregimen tasatuko 38 etxebizitzak, eta atxikitutakoak (trasteleku eta garajeak) zozketatuko dira uztailaren 28an, ostirala, 12:00etan Debako Polikiroldegian.
Behin betiko zerrendetan agertzen den eta zozketan parte hartu ezin duen edonork bere konfiantzako pertsona bati ahalordetzea eman ahal izango dio, etxebizitzaren bat esleitzen bazaio etxebizitza bere izenean aukeratu ahal izan dezan.
Ahalordetzea emateko zuzenbidean baliozkoa den edozein bide erabil daiteke, horien artean, Herritarren Arretarako Bulegoan eskuragarri dagoen apud acta ahalordetze-eredua. Notario aurrean emandako ahalordetzea izan ezik, ahalordea emateko dokumentua zozketa aurretik udaletxean aurkeztu beharko da, eta Udal zigilurik gabe ez du baliorik izango.