Elkartasun azoka ospatuko da larunbatean

2019ko urriaren 14aElkartasun azoka ospatuko da larunbatean

Elkartasun azoka egingo da urriaren 19an, Plaza Zaharrean, 10:00etatik 15:00etara. Urtean zehar garapenerako lankidetzaren aldeko proiektuetan elkarteek egin dutena erakutsiko diete bertaratzen direnei. Ez da lehen aldia laguntza hauek ematen direna, baina bai azokaren bitartez urtean zehar egindakoa lana erakusgai jartzen dena.

Erakusketa eta bideo laburren bitartez erakutsiko dute elkarteok, Udalak emandako laguntzei esker zein proiektu garatu dituzten. 

Txernobil elkartea, Lumaltik herriak, Eibar-Sahara elkartea, Eskutik eskura gazte kooperazioa, Egiten, Zaporeak, Kooperazio taldea eta Liburu solidarioak elkarteek hartuko dute parte azokan.

Larunbatean ikusi ahal izango denez, oso izaera desberdineko lanak egin dituzte 2018an laguntzak jaso dituzten elkarteek. Debarren elkartasunari esker, hainbat proiekturen bidez pertsonek dituzten gabeziei aurre egiteko laguntza bideratu baita. 

Eskulanak, produktuen salmenta, tailerrak... egongo dira. 12:00etan, berriz, pintxo-pote solidarioa egingo da.