Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna

2020ko azaroaren 24aEmakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna

Azaroaren 25ean ospatzen den 'Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren' harira udalbatzak onartutako adierazpen instituzionala.

Debako udalbatzak azaroaren 5ean egindako ez-ohiko osoko bilkuran Adierazpen Instituzionala onartu zuen aho batez. Horren bidez, “Debako Udalak, bere egiten du gure lurralde, herrialde eta herriak, indarkeria matxistarik gabeko gune gisa eraikitzeko ardura. Eta lehentasunezko konpromiso politikoa berresten du indarkeria mota horren adierazpen guztien kontrako borrokan”.

Mugimendu feministak antolatutako ekimenetan parte hartzeko deialdia egin nahi die herritarrei.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA