Emakumeen Nazioarteko Eguna

2018ko martxoaren 2aEmakumeen Nazioarteko Eguna

Udalak argitaratu du martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan antolatu diren ekitaldien egitaraua. Gaur hasi eta datorren hilaren 11ra bitarte, askotariko ekintzak izango ditugu herrian; betiere, emakumeon eskubideak aldarrikatu eta berdintasunaren alde borrokatzeko.

Urtero bezala, Debako Udaleko Berdintasun sailak, herriko beste hainbat eragile eta talderekin batera, askotariko ekintzak antolatu ditu martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko egunaren baitan: amantalak zintzilikatu eta dantzatzeko ekitaldia, antzerki emanaldia, kontzentrazioa eta ipuin kontaketak, kasu.

Aurtengo ekitaldien artean, Emakumeok* planto greba feminista da nabarmentzekoa. Deban ere bat egin nahi baitugu Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatu duen M8 Greba feministarekin: Deban ere Emakumeok* planto! Greba deialdi hau ez da enplegu esparrura soilik mugatzen, baizik eta beste hiru esparruetara ere zabaltzen da: etxeko eta zaintza lanetara, hezkuntzara eta kontsumo esparrura.

Udalak martxoaren 8a dela eta antolatu diren ekitaldi eta ekintzetan modu aktiboan parte hartzeko dei egiten die Debako herritarrei.

Egitaraua 2018

  • Martxoak 2, ostirala: FRIDA, helduentzako antzerki emanaldia. 20:00etan, Agirre jauregiko Ispiluen gelan.

Rosa Martínez - Alcocer. Iris Teatroa.

  • Martxoak 8, osteguna: kontzentrazioa Deban ere Emakumeok * planto lelopean. 19:00etan, Foruen plazan.

    • Zure amantala zintzilikatu eta dantzatzera irten. 15:00etan, Foruen plazan.

Antolatzailea: Luzaro ikastetxea.

  • Martxoak 11, igandea: haurrentzako berdintasunaren inguruko ipuin-kontaketak, Agirre jauregiko Ispiluen gelan.

    • 17:00etan: 3-7 urte bitartekoentzat

    • 18:00etan: 7-12 urte bitartekoentzat

Ipuin kontalariak: Debako kontalariak.

Egitarau osoa ikusteko, klikatu hemen.