Azaroak 25: Emakumeengananako indarkeriaren aurkako eguna
2013ko azaroaren 22aDebako udaleko berdintasun sailak azaroaren 25aren “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren” inguruan hainbat ekimen antolatu ditu. Antolatutako ekimenekin gogoarazi nahi izan da; “Indarkeria Matxista” emakumeen eta gizonen artean dagoen berdintasun ezaren adierazpen larriena dela eta mundu guztietako tokietan gerta daitekeela, adin guztietan, maila sozial guztietan, baita kultur agerraldi guztietan ere (telebista, zinea, festak, literatura…). Eta debarrei ANIMATZEN diegu, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta egingo diren ekintzetan parte hartzera.