Emakumeentzako surf ikastaroan izena emateko epea zabalik dago apirilak 12 arte

2024ko apirilaren 5aEmakumeentzako surf ikastaroan izena emateko epea zabalik dago apirilak 12 arte

Ikastaroa apirilaren 15ean hasiko da eta ekainaren 2ra arte iraungo du; guztira 7 saio izango dira.

Debako Udalak Emakumea* surflari ikastaroa antolatu du beste urte batez, emakumeei* surfaren oinarrizko ezagutzak eskuratzeko aukera emateko, ur kirolez gozatu ahal izateko konfiantza, ahalduntzea eta autonomia landuz. Ikastaroa 16 urtetik gorako emakumeei* zuzendua da.

Ikastaroa apirilaren 15etik ekainaren 2ra bitarte izango da, guztira 7 saio, eta bi maila desberdin izango ditu, partaideen ezagutzaren arabera. Saioak astearte eta ostegunetan izango dira, 17:30etatik 19:30etara, eta taldeak gehienez 6 lagunekoak. Norberak bere neoprenoa eraman beharko du, eta hastapen-mailetarako kortxo-taulak erabilgarri egongo dira, baina gainontzekoek norbere taula ebolutiboa edo gogorra eraman beharko dute.

Prezioan asegurua barnebiltzen da, eta guztira 150 eurokoa izango da. Dena den, hainbat deskontu aukera daude: langabezian dauden emakumeentzat* eta 60 urtetik gorako emakumeentzat* %30ekoa, eta egoera ahulean dauden emakumeentzat* %100ekoa (DBE/RGI laguntzen onuradunak, indarkeria matxista jasandakoak…).

Izen ematea

Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago apirilak 12 arte. Turismo bulegoan aurrez aurre, 943 19 24 52 telefonora deituta edo turismoa@deba.eus helbidera idatzita eman daiteke izena.