Emakumezkoen Defentsarako Arte Martzialen (EDAM) ikastaroa

2015ko irailaren 14aEmakumezkoen Defentsarako Arte Martzialen (EDAM) ikastaroa

Irailaren 16an, 18:00etan Emakumezkoen Defentsarako Arte Martzialen (EDAM) ikastaroaren doako saio irekia ospatuko da.

Calbeton Zumardian egingo da eguraldi ona egiten badu, eta, euria egitekotan, Aldatz pilotalekuan. Saioak ordu t'erdi iraungo du. Kirol-arropa erosoa eramatea gomendatzen da. 

 

Debako Udaleko Berdintasun Sailak antolatzen duen eta TEKNAHIk irakasten duen erakustaldi horretarako ez da aldez aurretik izena eman behar.