Eneko Aizpurua, XIII. Tene Mujika Sariaren irabazlea
2019ko urtarrilaren 29aBidasoan gora egindako bidaia baten kontakizunari esker irabazi du Eneko Aizpurua lazkaotarrak aurtengo Tene Mujika Beka. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak hamahirugarrenez antolatu dute Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez fikziozko proiektuak saritzen dituen beka.