Energia eraginkortasunari eta energia berriztagarrien instalazioari buruzko online kontsulta zerbitzua izango du Debabarrenak

2021ko urriaren 13aEnergia eraginkortasunari eta energia berriztagarrien instalazioari buruzko online kontsulta zerbitzua izango du Debabarrenak

Debabarreneko udalek, Debegesarekin elkarlanean, energia berriztagarriei eta birgaitze iraunkorreko obrei buruzko aholkularitza zerbitzua jarri dute martxan. Energiaren Bulego Birtuala izena du zerbitzuak eta energia.debegesa.eus webgunean dago eskuragarri herritarrak bete behar duen inprimakia.