Energiari lotutako saio bana Itziarren eta Deban

2021ko azaroaren 5aEnergiari lotutako saio bana Itziarren eta Deban

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Debako Udalarekin eta Itziarko Auzo Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren barruan, saio praktiko bana antolatu dute Itziarren (azaroaren 11n) eta Deban (azaroaren 17an). Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa izango da Itziarkoa. Debakoa, berriz, erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktikoa.