Erabilgarri daude Udalak ezgaituentzako egokitu dituen bi aparkaleku berriak

2026ko otsailaren 19aErabilgarri daude Udalak ezgaituentzako egokitu dituen bi aparkaleku berriak

Helburu nagusia da Deba udalerri irisgarriagoa bihurtzea, herritarren inklusioa sustatuz eta haien behar desberdinak kontuan hartuz, denek aukera eta sarbide bidezkoak izan ditzaten.

Debako Udalak bi aparkaleku berri jarri ditu erabilgarri desgaituentzako, Agirretxe kaleko 7garren zenbakian eta Kalbeton Zumardia Alpako 1go zenbakian kokatuta. Helburu nagusia da udalerri irisgarriago baten aldeko urrats garrantzitsua ematea, herritarren inklusioa eta behar desberdinak kontuan hartuz.

Udalak aparkaleku hauen bidez, desgaituentzako sarbide erosoagoak eta seguruagoak bermatu nahi ditu; udalerrian mugitzen diren pertsona guztientzat zein laguntza behar dutenentzat. Horrez gain, ekintza hau hiri irisgarriago baten aldeko urrats bat da, herritarren inklusioa sustatzen duena. Herritarren beharrak eta elkarbizitza errazteko helburuarekin, aparkaleku hauen egokitzapenak inguruko bizilagunek eta erabiltzaileek positiboki baloratu dituzte.

Zentzu honetan, Udalak bere konpromisoa berresten du, guztien beharrak errespetatzen dituen eta irisgarritasuna hobetzen duen hiri bat sortzeko, eta azken urteetan egindako hobekuntzek aurrera jarraitzen dute, erraztasunak eskainiz herritar guztientzat.